Informazioa

Gure besta Xabier Montoiaren kanta bat da. Ni ez naiz Xabier Montoia diskoko laugarrena.

Gure besta diskoak eta liburuak argitaratzeko asmoz sortu nuen. Urte eta erdi pasatu da ordutik; lagun bati liburua eta beste bati zazpi hazbetekoa argitaratzeko asmoak ez zuen aurrera egin. Orain beste lagun batzuekin gauza bera egiteko asmoa dut, baina batek daki.

Gure besta Kafea eta galletaketik kanpo antolatzen ditudan kontzertuei ematen diedan izena da. Egia esan, bi urtetik gora daramatzat neure kontura kontzerturik antolatu gabe, L’Enfance Rouge-n kontzertu batera bederatzi pertsona azaldu ginenetik. Saiatuko naiz Bartzelonan kopuru hori gainditzen.

Gure besta blog honen izena da. Blog honetan musikari buruz idazteko asmoa dut. Musikari buruzko liburuen kritikak, Euskal Herrian egindako diskoen berreskurapenak, elkarrizketak. Musikari buruzko hitzaspertuetan tono intrantsigentean esaten ditudanak modu trantsigentean esaten ere saiatuko naiz.

Gure besta pertsona bakarrak osatzen du, baina beti izan ditu ondoan Ibon eta Aitor, baita Maite ere.

Gure bestaren irudiak Helga Juárezenak dira. Helgak bateria jotzen du Villarroel taldean.

Astean behin idazten saiatuko naiz. Duela urte eta erdi sortu nuen blog hau eta ordutik ez dut ezer idatzi. Ez dakit astean behin idaztearena beteko dudan.

Leire

Advertisements

Informazioa -ri erantzun bat

  1. alvaro-k dio:

    WordPress en Euskera. Mola! 😀

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s