Ciclos Iturgaiz

Ciclos Iturgaiz tekno-pop-punk taldeak Guateque izeneko disko berria argitaratu zuen duela bi aste. Aurrenekoa —¿Tienes webcam?— orain dela bi urte kaleratu zuten, eta, hari esker, Euskal Herriko nire talde gogokoenetako bat izaten hasi ziren. Benetako fansa Bilboko jaietan egin nintzen, Pinpilinpauxaren txosnan ehunka lagunen gorrotoa bereganatu zutenean; entzule batzuk botilaren bat botatzera ere iritsi ziren. Normala da; haien kanten hitzetan muturreko ironia erabiltzen dute, eta zuzenekoetan hainbat pertsonaia publikoren mozorroak jantzita egiten duten espektakulua are muturrekoagoa da.

Poeta eta poesiaren teorialari gehienek argi dute poema batean hitz egiten duen ni-a (ni poetiko edo lirikoa) ez dela egilea bera, irakurle askok ni poetikoa eta egilea identifikatzeko joera duten arren. Kantetako hitzen kasuan, esango nuke identifikazio hori automatikoagoa dela eta, beraz, Ciclos Iturgaizek kantatu zuenean muguruzatarren anaia txikienak modu kriminalean abesten duela, iritzi propiotzat jo zuten askok —hain zuzen ere, une horretan bota zieten botila taldekoei—. Kantetako hitzek fikzioarekin duten harremana gogoratu beharko genuke; esate baterako, manifestazio baten amaieran Eusko gudariak kantatu dugun guztiok (gehienek?) ez dugu «gerturik odola» Euskadiren «aldez emateko». Bai, tristea da, baina Anariren hitzak ere fikzio gisa irakurri beharko genituzke.

Gehien interesatzen zaidan umorea entzulea deseroso uzten duena da; deseroso, ez dakielako entzuten ari den ahotsa non kokatzen den, ez dakielako entzuten ari den ahots horrek zer pentsatzen duen «benetan». Ciclos Iturgaizen kasuan, esaten dituzten gauza batzuekin ados egongo da entzulea, beste batzuekin ez, eta beste batzuengatik akabatu nahiko ditu. Entzulea bere kabuz pentsatzera behartzen dute.

Nik euskaraz ez kantatzeagatik akabatu nahi ditut, auto tuneatuak dituzten ergelak tirokatu ostean. Euskal kultura buenista lehertzen lagunduko lukete.

Advertisements
Post hau Musika atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s